XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUDIAK - HAIEN BALOREA.

Faro baten argi diztirak beha itzazue.

Batzu beste batzu baino luzeago direla konturatuko zarete.

Eskuz kolpeak emanez neurtzen badituzue, diztira batzutarako kolpe bat beharko duzue, beste batzutarako bi kolpe, edo hiru...

Kanta hau ikas ezazue, eta kantatzen duzuen bitartean txaloak jo, beti ERRITMU bera gordez.

1.- Gaur itsasoko langileen gauza batzu kantatzera gatozkizu: untzi batetan zaudela pentsa ezazu.

Hemen geratzen da herria, senide guztiak.

Eta itsasoan bizia, han dute izerdia.

2.- Gau eta egun luzeetan untzietan lanean aritzen dira itsasoaren erdian soldata bila.

SILABEK TXALO BAT BEHAR DUTE.

SILABEK Bl TXALO BEHAR DUTE.

SILABEK HIRU TXALO BEHAR DUTE.

Silaba batzu beste batzu baino luzeagoak dira.

Dagozkien NOTAK ere berdin: batzu bestetzu baino luzeagoak dira.

PENTAGRAMAN NOTEN luzera adierazteko, IRUDIAK erabiltzen ditugu.